Lidia La Torre eta Maixa Utrera (Amarauna): “Deigarria da isiltasuna. Elkartzen garenean milaka aurpegi, izen eta abizen berri agertzen dira”
Amarauna Basket Fem Arabako saskibaloian emakumezkoen aurkako indarkeria kasuak agerian jarri eta desagerrarazi nahi dituen taldea da. "Amarauna bezalako mugimenduak beharrezkoak dira isiltasuna apurtzeko."
“Amarauna Basket Fem muguimendu aktibo bat da, ez da talde itxi bat, pertsona guztietara heltzea da helburua.” Honako hau dio Lidia La Torre Amaraunako kideak. Saskibaloian emakume adingabeek jasaten dituzten erasoak salatzea da taldearen helburua.
Isiltasunaren presentzia beldurgarria azpimarratu du Maixa Utrerak: “erasoak orokortuak eta normalak badira ere, ez da haietaz hitz egiten”. Isiltasunarekin apurtzera dator Amarauna. Talde txikia izan arren, amarauna handitzen eta saretzen dabiltza. Kontzientzia eratzeko, ikasi eta desikasteko tailer ugari antolatzen dituzte. Baina haien jarduna ez da hor bukatzen. Hainbat aditurekin lanean dabiltza. Adibidez, Ainhoa Azurmendi kirol indarkerian aditua aipatu dute.
“Gure esperientziak hartzen ditugu ardatz” azpimarratu dute Lidiak eta Maixak, esperientzia pertsonalen inguruan gorpuzten da Armiarma sarea. Difusio lan handia egiten dute baita ere sare sozialetan, Instagramen bidez batez ere. Testigantzak bildu dituzte modu ezberdinetan: tailerretan suertatzen direnak, lagun artean hitz eginez… eta gerora, erasotuen baimena jaso eta gero, Instagramera igo. Hainbat eskola eta klubekin egiten dute lan baita ere.
Hurrengoa seinalatu dute Amaraunako kideek: “Kirola ez da leku seguru bat guk lan egin behar dugu, denok lan egin behar dugu segurua izateko.” Erantzukizuna entrenatzaileak dute eta hori agerian uztea da haien helburuetako bat.
Mugikorren erabilerak guztiz aldatu du indarkeria jasateko modua. “Orain etxean ere jasan dezakezu indarkeria hori” dio Maixak. Entrenatzailearen eta adingabeko jokalariaren arteko harremana ez da lagun artekoa, “botere harreman bat” ematen dela argi utzi nahi dute Amaraunatik. “Deigarria da isiltasuna” diote amaraunako bi kideek, “elkartzen garenean milaka aurpegi, izen eta abizen berri agertzen dira.”
Jendearen babesa handia izan dela diote Lidiak eta Maixak. Amarauna sortu zenetik, bilakaera nabaria eta hunkigarria izan da: “Hasiera gogorra izan zen, beti indarrarekin joan gara aurrera. Lan da lan eginez aurrera eraman den zerbait izan da”.
Larunbat honetan, urtarrilaren 18an hitzordua izango dugu saskibaloiarekin. Lehenengo hitzordua Landatxo kiroldegian izango da, bertan 3×3 bat antolatu bai dute. Bigarrena Gsteizko Gaztetxean, merendola eta kontzertuak izango bai dira bertan. Eguna girotzeko, janariaz gain, kontzertuak, karaokea eta DJak izango dira gaztetxean.
Gehiago jakin nahi ezkero, elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Lidia La Torre eta Maixa Utrera (Amarauna): "Deigarria da isiltasuna. Elkartzen garenean milaka aurpegi, izen eta abizen berri agertzen dira"00:37:05
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!