Leire Ormazabal (LAB): “Hitzarmenik gabe, langileok biluzik gelditzen gara”
Gipuzkoako zahar etxeetako langileek 19. greba eguna burutu dute.
Irailean burutu zuten lehen greba LAB sindikatuko kideek, Gipuzkoan zahar etxeetako langileen egoera salatzeko. Hiru hilabete hauetan zehar hainbat lan uzte burutu dituzte eta aurreko astekoa 18. greba eguna izan zen. Honen inguruan hitz egiteko, LAB sindikatuko Leire Ormazabal izan dugu Hizpidean.
Hitzarmena langileen lan baldintza guztiak ziurtatzeko tresna bakarra dela aldarrikatu du, argituz hitzarmena egokia eta osatua izan behar duela, soldaten igoeratik haraindi joan beharko duena, kontuan hartuz, gure osasun laborala egunero jokoan dagoela, zaindariak zaindu behar direla eta horretarako ratioak, deskantsuak, formakuntza komisioak, euskara komisioak, neurri prebentiboak eta zerbitzuaren kalitatea oso ongi aztertu behar direla.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!