Leire Leturia (Gasteizko Gaztetxea): “Garrantzitsua da boteredunen menpe ez gauden espazio guztiek gure errelatoa sortzea”
Gaztetxearen irekierari buruz eta antolatuko dituzten ekitaldien inguruan hitz egin digu.
Aurten 45 urte bete dira 1975eko martxoaren 3ko sarraskia gertatu zenetik. Egun horretan bost langilek bizia galdu zuten greba egunean grisek jaurtitako balen ondorioz. Hori dela eta, aurten Gasteizko gaztetxeak bere ateak berrirekiko ditu martxoan zehar biktimak gogoratzeko zenbait ekitaldiekin. “Zapalduen Memoria” izendatu da jardunaldia eta zenbait ekitaldi antolatuko dira; Mobilizazioak, hitzaldiak, dokumentalak zein liburu aurkezpenak, Martxoaren 3tik 28raino, zapaldutako pertsona guztien ohorean.
Leire Leturia Gasteizko gaztetxeko batzarreko kidearekin izan gara, gaztetxearen irekierari eta antolatuko diren ekitaldi eta hauen datak azaltzeko.
-
Hizpidea: Leire Leturia (Gasteizko Gaztetxea): "Garrantzitsua da boteredunen menpe ez gauden espazio guztiek gure errelatoa sortzea”00:11:43
Edukiera mugatua izango denez hitzaldi bakoitzerako izena eman beharko duzue gaztetxeko orrialde ofizialean: http://gasteizkogaztetxea.com/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!