Leire Altuna (AiLaket!!): “Espainiako barne-arazoetako ministerioaren 2003-2013 urte bitarteko txostenetan ez da behin ere azaltzen ‘burundanga’ espainiar estatuan”
AiLaket!!-eko kidea eta Kantoiako kolaboratzailea den Leire Altuna gurean izan dugu. Burundanga edo eskopolamina bezala ezagunagoa den droga entzutetsuaren inguruan mitoak deseraiki ditu. Esate baterako ez dela droga berria, ez dagoela ziurtatuta burundangak amnesia eragiten duenik edo borondatea ezabatzen duenik. Hala ere, komunikabideetan maiz ageri da, kasu askoren arrazoi gisa, baina, hala ote?
-
Kantoia: Leire Altuna (AiLaket!!): "Espainiako barne-arazoetako ministerioaren 2003-2013 urte bitarteko txostenetan ez da behin ere azaltzen 'burundanga' espainiar estatuan"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!