Leioako Kanpuseko erasoa salatu dute Gasteizen
Martxoaren 8an Leioako Mugimendu Feministak kalejira bat egin zuen fakultatez fakultate, emakume* orori parte hartzeko gonbidapena luzatuz. Osasungintzako fakultatera ere joatea erabaki zuten; izan ere, lehenagotik bertako irakasle batekin arazoak izan zituzten. Leioako Mugimendu Feministako kideek azaldu dutenez, bere erantzuna zuzenean erasotzea izan zen: “Bi ikasle bastoi batekin jo eta denok iraindu gintuen behin eta berriz”.
Jazotako gertaeraren berri emateko, prentsaurrekoa emango dute Leioako Medikuntza eta Erizaintza fakultateko sarreran. Babesa adierazteko, aldiz, Euskal Herriko gainontzeko kanpusetan elkarretaratzeak egin dituzte, 50 lagun inguru bilduz Gasteizkoan, GUET talde feministak deituta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!