Lehen Arretako zentroetan mobilizatzen ari dira Osakidetzako langileak
Osakidetzako langileak baliabiderik gabe daudela salatu dute. Mobilizazioak hasi dituzte gaur Lehen Arretako zentroetan, urriaren 3an manifestazioa egingo dute Bilbon.
Ehunka langile ari dira mobilizatzen Osakidetzako Lehen Arretako zentroetan sindikatuek egindako deiarekin bat eginez. Langileak nekatuta eta baliabiderik gabe aurkitzen direla salatu dute.
Sindikatuetako kideek azaldu bezala Covid-19aren pandemiak “larriagotu egin ditu aurretik osasun sistemak zituen gabeziak”. Gaur gaurkoz, “muturreko egoera” batean aurkitzen direla eta pertsonal falta handia dagoela azaldu dute. Gainera pandemiak eragindako gainkargak modu zuzenean ari da eragiten Lehen Arreta zerbitzuko profesionalengan, Osakidetzak, ordea, Lehen Arreta ez indartzea, zentroak ixtea eta ordutegiak murriztea erabaki du.
Gaurkoa hurrengo egunetan Osakidetzan burutuko diren mobilizazioen lehenengoa izan da. Irailaren 25ean ospitale guztietan egingo dituzte elkarretaratzeak eta urriaren 3an Bilbon manifestatuko dira Osakidetzako langileak, 12:00etan Jesusen Bihotzetik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!