Legutioko gaztetxearen bigarren urteurrena ospatu da
Larunbatean bi urte bete zituen, eta jende ugari hurreratu zen
Legutiok esan dezake jada gaztetxeak bi urte bete dituela. Larunbatean ospatu zuten urteurrena, egitarau berezi batekin.
Urteurrenak utzitakoak errepidetik soma daitezke, Legutiotik pasatzen den edonork ikus baitezake orain denen artean margotutako murala, “Legutioko gaztetxea, maitasunez eta herratik erraki” dioena.
Legutioko Gaztetxearen II. Urteurrenari hasiera eman diogu mural honen bitartez. Autodefentsarako tresna ezinbestekoa delako: Maitasunez eta Herratik, Erraki! @Errakibabes pic.twitter.com/ck8cfUpf4A
— Legutioko Gaztetxea (@LegutiokoGA) July 13, 2019
Horrez gain, hitzaldia eta gazte olinpiadak izan ziren. 115 bat lagunek afaldu zuten gero, Txaber Altube, Aroa Arrizubieta eta Aitor Bizkarraren bertsoekin girotuta.
Gaua Boot Boys eta Krudo taldeen kontzertuekin amaitu zuten.
Argazkiak hemen ikusgai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!