Legutioko euskaltzaleen hausnarketa prozesua abiatuko dute
Urtarrilaren 18an, otsailaren 8an eta martxoaren 1ean izango dira saioak. Legution bizi diren eta euskararen egoeraren inguruko kezka, zalantzak edo proposamenak dituztenak daude gonbidatuta.
Euskaltzaleen Topagunea eta Legutioko euskaltzale talde batek, Udalaren laguntzarekin, euskara eta Legutio ardatz izango dituen ‘Hausnarketa Prozesu Irekia’ antolatu dute hurrengo hilabeteetarako.
Prozesua, bi orduko hiru saioek osatuko dute, hirurak ordu eta leku berean, saiotik saiora hiru asteko tartearekin. Euskaltzaleen Topaguneko bi teknikariek gidatuko dituzte saioak, horretarako egokia den parte hartze metodologia bat erabilita.
Lehenengo saioa, urtarrilaren 18an izango da, bigarrena otsailaren 8an eta azkena martxoaren 1ean. Jubilatuen egoitzak izango dira saio guztiak, 19:00etatik aurrera.
Antolakuntzatik adierazi dutenez, “Legution bizi diren eta euskararen egoeraren inguruko kezka, zalantzak, proposamenak, ideiak, gogoa,… duten guztiek dute euren lekua prozesuan”.
Parte hartzaileak herriko hainbat arlo, adin, genero eta sentsibilitatekoak direla bermatzeko, euskaltzale taldeak 50 pertsona inguruko zerrenda osatu du horiei helburuak banan banan azaldu eta parte hartzera gonbidatzeko. Hala ere, proposamena irekia denez, eragileek parte hartzeko deialdia egite dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!