Legebiltzarrean kateatu dira hainbat lagun, euskal preso politikoen amnistia aldarrikatzeko
"Euskal Preso Politikoek kartzelan pairatzen jarraitzen duten jazarpena salatu eta hauei elkartasuna adierazteko" egin du ekintza Aske antolakundeak.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako eraikin ezberdinetan kateatu dira Aske antolakundeko kideak, “Euskal Preso Politikoek kartzelan pairatzen jarraitzen duten jazarpena salatu eta hauei elkartasuna adierazteko”.
Gasteizen, Legebiltzarrean egin dute ekintza.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!