Laudioko Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen kolektiboan egondako lan-istripu larria salatu du LAB sindikatuak
Ostiralean izan zen istripua, ikastetxe publiko batean. Negozazio kolektibo zintzo baten bidez arazoa ondo bideratu eta langile guztientzako irtenbide egokia bilatu daitekeela uste du sindikatuak.
LAB sindikatuak Hezkuntza Saileko sukaldari eta garbitzaileen kolektiboan egondako lan-istripu larria salatu du. Ostiralean, Laudioko ikastetxe publiko batean, bihotzekoa eman eta larri dagoen langileari elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan diote horrela. Gainera, asteburuan Derioko GUFEko egoitza batean, beste langile bat bihotzekoaz jota hil zela gogoratu dute.
Sindikatuak jakinarazi duenez, kolektibo honen langileen %68a behin-behinekoa da, langileek ez dituzte haien funtzioak zehaztuta, ordezkapenak ez dira betetzen, ratioak kontuan izanda laguntza kontratuak ez dira izendatzen eta covid-19ko errefortzuak ez dira kontratatzen ari hainbat ikastetxeetan.
Honekin batera, azken urteetan kolektibo honetako langileek jasandako gaixotasun profesional eta lan-istripuak ikusita, lanpostu arriskutsuak direla azpimarratu nahi izan dute.
Ondorioz, LAB-ek, kolektibo honen lanpostu guztien balorazioa eskatu du, arriskuak ezagutu eta ulertu daitezen langileen osasun zaintzak bermatzeko exijituz. Negozazio kolektibo zintzo baten bidez arazoa ondo bideratu eta langile guztientzako irtenbide egokia bilatu daitekeela adierazi dute.Azkenik, kontsolidazio prosezuak egiteko lege propioak behar direla aldarrikatu dute, diotenez, salbuespen egoera bati salbuespeneko neurriekin erantzun behar zaiolako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!