Lau ikasle identifikatuak izan ziren EHUko ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldian
EHUk ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldia egin zuen atzo Gasteizko Letren Fakultatean. LABek, EHUko garbitzaileek eta Ikasle Abertzaleakek elkarretaratzea deitu zuten. Lau ikasle identifikatuak izan ziren.
Ikasturte akademikoari hasiera eman zioten atzo Gasteizko Letren fakultatean. Nekane Balluerka EHUko errektorea, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea izan ziren ekitaldian besteak beste.
LABek eta EHUko garbitzaileek elkarretaratzea egin zuten ekitaldiaren atarian. Garbitzaileak hilabeteak daramatzate lan hitzarmen duin baten aldeko borrokan. Ikasle Abertzaleak antolakundeak ere dialdia luzatu zuen “Ez zarete ongi etorriak” lelopean.
Kalitatezko unibertsitatea ezbaian
LAB sindikatuak unibertsitatean bizi diren prekarizazioa eta diskriminazioa salatu zituen atzoko elkarretaratzean; “ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldian proiektatu nahi den gatazka ezaren irudi positiboaren aurrean”.
Besteak beste, finantziazio falta, langileen egonkortasun eza, lan baldintza kaskarrak edota euskarak duen presentzia urria izan ziren mahaigaineratu zituzten aldarriak
Presentzia poliziala
Presentzia poliziala handia izan zen atzoko elkarretaratzean. Ertzaintzak mobiliazioetan bildutakoak Letren Fakultateko ataritik kanporatu zituen eta Ikasle Abertzaleakeko lau ikasle identifikatuak izan ziren Haraba.info-k jakinarazi duenez.
LABek okupazio poliziala salatu eta “EHUko gobernu taldearen Segurtasun Sailarekiko morroitza“ gaitzetsi du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!