Langile bat hil da Eltziegoko upategi batean, makina bat erori zaio gainera
Makina bat erori zaio gainera langileari. Kideak laguntzen saiatu diren arren, hilda iritsi da ospitalera.
ARABAKO ALEAk jakinarazi duenez, 56 urteko langile bat hil da Eltziegoko Bodegas Eguia upategian, lan istripu larri baten ondorioz. Eltziegon bizi zen gizona. Antza denez, robot-makina bat gainean erori zaio eta harrapatuta gelditu da. Kideak laguntzen saiatu dira, baina hilik iritsi da ospitalera.
Sindikatuek mobilizazioa egingo dutela iragarri dute: Eltziegoko Herriko Plazan izango da urriaren 13an, 12:00etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!