Langile bat hil da Amurrioko Tubacex lantegian, bihotzekoak jota
Gaur goizean, 8:20ean hil da langile azpikontratatua Aiaraldea komunikabideak jakinarazi duenez.
Langile Batzordeak azaldu duenez, Zamalloa enpresa azpikontratatuarentzat egiten zuen lan eta eskualdekoa zen gaur goizean Tubacexen zendu den langilea. Ezbeharra gertatu arretik jada langileak ondoezik zegoela jakinarazi du, eta enpresan bertan zegoela eman dio bihotzekoak. Batzordeak gertatutakoa aztertu, eta hurrengo astean enpresak azalpenak emango dituela adierazi du.
Aiaraldeko komunikabideak azaldu duenez, hau ez da Tubacex multinazionalean eskualdeko lantegietan gertatzen den lehenengo ezbeharra. 2019. urtean bi langile zendu baitziren, bata pieza bat gainera erortzearen ondorioz, eta bigarrena aldiz, lana gune beroegi batean egin beharragatik bihotzekoak jota.
51 langile hil dira jada 2024an Euskal Herrian, pasa den urrian, Urduñako bizilaguna zen Mohamed Lazraq hil zen Aminatec 3000 enpresarentzat lanean zebilela.
(Informatzen jarraituko dugu.)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!