Lander Varona (GazteFilm Fest):”Zinema kolektiboan ikustea altxor bat da”
Azaroaren 22a eta abenduaren 1a bitartean ospatuko da gazte eta umeentzako zinema jaialdia Gasteizen.
Gaztefilm Fest, gazte eta umeentzako zinema jaialdia, Gasteizen ospatuko da azaroaren 22a eta abenduaren 1a bitartean. Proiekzioak, tailerrak eta kontzertuak egongo dira, besteak beste, eta herrialde gonbidatua Kanada izango da.
Burutuko diren tailerren artean, Danae Brissonnet artistak emango duen Animamundi Tailerra aipatu du, izan ere, horretan maskarak sortuko dituzte 9 urtetik aurrerako umeek eta ekintza aurrera eraman ahal izateko, material birziklagarria biltzen ari dira Gasteiz Txiki elkartean.
Honen inguruan mintzatzeko, Gaztefilm-Fest-eko kidea den Lander Verona izan dugu Hizpidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!