Lander Gartzia (Martxoak 3): “Elizak kasu honetan duen erantzunkizuna handia da, eta orain ere ez da egoki jokatzen ari”
Pasa den astean izan genuen Martxoak 3 memorialaren proiektuaren berri. Bertan, duela ia 40 urte gertatutako sarraskia gogorarazteko ibilbide artistiko bat egin nahi da, Zaramaga auzoan barrena. Proiektua oraindik amaitzeke dago, baina publiko egitea erabaki dute; izan ere, Gasteizko Bikarioak trabak jarri dizkie tiroketak gertatu zireneko San Frantzisko eliza erabiltzeko, eta jendarteak zer ari den gertatzen jakitea nahiko lukete.
Ekimena bera, artisten eta Martxoak 3 elkartearen arteko elkarlanean garatzen ari dela jakinda, Martxoak 3 elkarteko Lander Gartzia eta Irantzu Lekue artista gonbidatu ditugu.
Hemen, bidenabar, Hala Bideoko lagunek egindako bideoa
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!