“Gauza deserosoak kontatzen ditugun hedabideen aurkako beste eraso bat izan da”
Maiatzaren 21ean Donostian emandako hizkuntza eskubideen urraketa bat grabatu eta aditzera emateagatik salaketa bat jaso du ARGIA aldizkariko Lander Arbelaitz kazetariak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hizkuntza eskubideen urraketa onartu eta barkamena eskatu bazuen ere, albiste horren berri emateagatik deklaratzera joan beharko du Arbelaitzek.
Lander Arbelaitz bera izan dugu gaur Hizpidean, eta berak kontatu dizkigu egun hartan gertatutakoak eta jarraian etorri diren ondorioak. Era berean, prentsa askatasunaren aurkako neurri bezala izendatu du Arbelaitzek gertatutakoa, eta beldurra sartzeko mekanismo bat dela salatu du.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!