LABek diskriminazioa eragin dezaketen adierazgarriei buruzko informazioa eskatu die enpresei
Emakume eta gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna da gaur, eta, astelehenean LAB sindikatuak egin zuen agerraldian iragarri bezala, Euskal Herriko hainbat enpresetan eta instituzioetan eskaera bat erregistratu dituzte otsailaren 22an, tartean, Gasteizko Udalean.
Eskaeran, soldata arrakalaren erradiografia zehatz bat egiteko helburuarekin, informazio ezberdina eskatu diete enpresei: lanak nola antolatzen dituzten sexuen arabera, gizonen soldataren batez bestekoa eta emakumeena, zein kontziliazio neurri eta nortzuk eskatzen dituzten, zuzendaritza karguetan zenbat emakume eta zenbat gizon dauden eta kontrataziorako eta promoziorako sistemak… Datuak behin bilduta etaegoeraren azterketa egin ondoren, diskriminazio egoerak zuzentzeko proposamenak egingo dizkiete enpresei eta instituzioei.
Enpresetara joateaz gain, Gasteizko Udalean ere informazio hau eskatu dute.
“Gizon eta emakumeen arteko soldata desberdintasuna lan munduan ematen den diskriminazio nabarmenena da”, salatu du sindikatuak. Izan ere, Hego Euskal Herrian, emakumeek gizonek baino 7.680 € gutxiago kobratzen dituzte urtean. Beraz, emakumeen soldata %33,6 handitu beharko litzateke, gizonenarekin parekatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!