La Haineko Boro kazetaria kartzelan sartzeko arriskuan dago beste epaiketa bat dela eta
Autoritatearen aurkako delituak egotzita, Madrilgo Lurralde Auzitegian deklaratu beharko du Boro ezinenez ezagutzen den kazetariak. Apirilaren 16an izango da epaiketa.
Argia.eus bidez
2014an Madrilen Espainiako erregearen aurka izan zen manifestazio baten harira epaituko dute. Poliziari eraso egin izana leporatzen diote kazetariari. Boro La Haine eta Kaos en la Redatarietako kazetaria da eta berriki Auzitegi Nazionalean ere deklaratu behar izan du sare sozialetan terrorismoa goratzeaz akusatuta.
Iazko azaroan Audientzi Nazionalean deklaratu zuenean, sare sozialetan terrorismoa goraipatzeaz izandako epaiketa “propio” sortutakoa izan zela adierazi zuen Borok. Hau da, lehen epaiketa hori apirilaren 16an dioten bigarren epaiketa “babesteko” egin ziotela adierazi zuen Borok; aurrekari penalak izan ditzan bere gain. Bigarren akusazioan sei urteko kartzela zigorra eskatzen dute bere aurka eta aurrekari penalak dituenez, espetxeratua izateko arriskuan egon daiteke.
Bestalde, Ruben Ollo, La Haine eta Kaos en la Red atarietako kolaboratzaileak, besteak beste, Audientzia Nazionalean deklaratzeko zitazioa jaso du. Honi ere sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatzen diote. Guardia Zibilak irailaren 7an atxilotu zuen eta urtarrilaren 19an deklaratu beharko du epailearen aurrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!