La Bola Loca eta Eh Txo! Irratsaioek jaialdia aurkeztu dute
Apirilaren 9an Gasteizko Gaztetxean izango da hitzordua. Kaleko eszena hauspotzea helburu 4 taldek osatutako kartela egin dute publiko.
Hala Bedi irratiko La Bola Loca eta Eh Txo! Irratsaioek jaialdia antolatu dute apirilaren 9an. Aurtengo udaberrirako aurkeztu den Gaztetxeko programazioaren lehen ekimena da eta pandemia heldu zenetik Hala Bediko familiak Gaztetxean antolatutako lehen kontzertuak izango dira.
Vibora, Revertt, Aihotz eta Haatik taldeek osatzen dute kartela. 20.00etatik aurrera zabalduko dituzte Gaztetxeko ateak eta kontzertuen ostean Xerula Radikata DJ-ak izango du gauari giroa jartzeko ardura.
Sarrerek 5€ balio dituzte eta Hala Bedi Tabernan jarri dituzte salgai.
Hauek dira kartela osatzen duten lau taldeak:
Aihotz (Bilbo):
Vibora (Gasteiz):
https://viborahc.bandcamp.com/
Haatik (Markina)
https://haatik.bandcamp.com/releases
Revertt (Bermeo):
https://mendekudiskak.bandcamp.com/album/015-revertt-bermeo-skinhead-hardcore-7
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!