Kutxi 92 etxe okupatuko bi gazte absolbitu dituzte
2017ko martxoan okupatu zuten blokea hainbat gaztek eta Udalak neurriak hartuko zituela iragarri zuen. Momentuz, Txikita eta Kutxi bloke okupatuetatik epaitu dituzten gazteak absolbitu dituzte.
Aurreko ikasturtean zehar okupatu zuten Kutxi kaleko 92.blokea hainbat gaztek. Eraikin hau, okupatutako beste eraikin asko bezala, Esanche 21ek “gazteentzako bideratutako” Alde Zaharreko etxebizitzen eraikinetako bat da.
Azaroa hasieran ere Txikita bloke okupatutako gazte bat absolbitu zuen Gasteizko epaitegiak. Izan ere, epailearen arabera, ez zen argi geratu gaztea blokean bizi dela eta bloke honetan sartzeko sarraila apurtu zuela ere ezin izan dute frogatu. Gasteizko Udalak helegitea aurkeztuko zuela adierazi zuen.
Gasteizko Alde Zaharreko Kuxi kaleko 14.blokea aurreko martxoan okupatu zuten, Txikita 14 eta Pinto 20ko blokeekin batera. Bloke barruan sartu zirenetik, bloke honen bizilagun berriek ekimen ezberdinetan hartu dute parte.
Baina etxebizitza hutsen okupazioaren aurrean, Udalak neurriak hartuko zituela iragarri zuen. Eta hala egiten hasi dira. Epailearen aurretik pasa zen azaroaren 6an Txikita 14 blokean Udaltzaingoak identifikatu zuen gazte bat eta orain Kutxi 92 blokeko bi gazte. Momentuz, GES 2, Gasteizko Udala 0.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!