Kutxi 103 desalojatu dute
ENTZUN:{audio}110719kutxi103.mp3{/audio}
Gaur goizeko 7ak aldera Kutxi kalea poliziaz beterik esnatu da. 5 furgoneta,antidisturbioz jantzitako munizipalak, ertzainak… ordu hortarako ere komunikabide desberdinak zeuden presente, azken hau nahiko esanguratsua izan da. Badirudi eguneko notizia aski prestatua zutela. Bederatzietan, Kutxi 103ko etxean sartu egin dira, inguruko kale guztiak moztuak zeudelarik.
Presentzia poliziala izugarria izan da goiz osoan zehar eta auzokideekiko jarrera bortitza izan dute. Inguruan zeuden gazteak ohiuka eta txistuka hasi direnean, 2 gazte identifikatu ditu ertzaintzak. Kutxi 101ko auzokide bat gerturatu egin da, bere etxetik polizia sartu dela salatuz eta azalpenak eskatuz. Kexuka ari zela, kolpatu egin dute eta furgonetara eraman dute, ostean anbulantzia etorri behar izan du beraren bila. Momentu hontan Santiago hospitalean aurkitzen da.
Datozen orduetan asanblada irekia burutuko da etxe okupatuaren desalojoaren aurrean erantzun bat emateko, eta Fundazioak auzoan dituen planak eta plan hauek aurrera eramateko erakusten duten jarrera salatzeko. DESALOJO BAT, 103 OKUPAZIO!! POLIZIA AUZOTIK KANPORA!!
Tentsio uneak desalojoa bitartean
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!