Krisi klimatikoa | Tekno-optimismoa
Sukar Horiako Ainhoaren kolaborazioa.
Tekno-optimismoa zer den azaldu digu Ainhoak, Sukar Horia talde ekologistako kideak, eta ekologismotik begiratuta kritika egingo dio betiereko hazkundearen ideiari, masaren eta energiaren kontserbazioaren legetik abiatuta: Bere amonak dioen bezala, “quita y no pon, se acaba el montón”. Tekno-pesimismoan jausi gabe, eta kapitalismoak sartu dizkigun zirietatik kanpo eta solar-punk-aren fikzioen haratago, egingarriak eta bizigarriak diren etorkizunak pentsatu beharraz aritu da, non teknologiak denontzat eta denontzako diren.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!