Kris (Errekaleor Bizirik): “Memoriaren funtzioa da iraganetik irakaspenak hartu eta orain aplikatzea”
Errekaleor Biziriken 9. urteurrena ospatuko dute aste honetan, "9 urte bizirik, 63 urte memorian" lelopean.
9 urte bete ditu jadanik Errekaleor Bizirik kolektiboak. Aste honetarako egitaraua antolatu dute, gaur hasita Jon Maia bertsolariaren emanaldi batekin. Extremaduratik bertsolaritzara ekitaldia emango du Maiak, 19.30etan Errekaleorreko Gaztetxean.
Auzo askeko kidea den Kris izan dugu gaur Hizpidean. Urteurrenaren leloa da “9 urte bizirik, 63 urte memorian”. Memoriarekin harreman berezia izango du urteurren honek, ekimen ezberdinen bitartez. Egitaraua azaldu eta parte hartzera gonbidatu gaitu, bai urteurrenean eta bai urtean zehar egiten dituzten bestelako jardueretan ere.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Kris (Errekaleor Bizirik): "Memoriaren funtzioa da iraganetik irakaspenak hartu eta orain aplikatzea"00:06:44
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!