‘Korre 127’ etxe okupatuak ateak irekiko dizkio auzoari
Abuztuan okupatu zuen Gazte Emantzipaziorako Sareak Gasteizko Alde Zaharreko bloke hau. Sorpresak eta bestelakoak egongo dira abenduaren 14ko inaugurazioan.
Orain dela lau hilabete Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES) kolektiboak ‘Korre’ kaleko 127.blokea okupatu zuen. Abuztutik gaur egun arte, etxe honetako kideak lanean ibili dira etxea txukuntzen eta baldintza onetan jartzen.
Orain, egindako lanak fruituak eman ditu eta, horren ondorioz, hurrengo gonbidapena zabaldu diete Alde Zaharreko auzokideei, Okupazio Mugimenduari eta berarekin bat egiten duten norbanako eta eragileei: “Ostegun honetan, abenduaren 14an arratsaldeko 18:30etan Korreria kaleko 127 zenbakira hurbiltzera animatzen zaituztegu”, adierazi diote Hala Bediri.
Blokean bertan ekitaldi sorpresa bat egingo dute etxea aurkezteko. Gainera, merienda eta hainbat kolektiboen edo norbanakoen esposaketekin gozatzeko aukera egongo dela aurreratu dute.
Gonbidapenerako deialdia:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!