Kontzentrazioa egin dute IA, UIB eta GUETeko kideek, EHUri ikasleentzako gela bat exijitzeko
Atzo gela bat okupatu zuten Magisteritza Fakultatean, baina EHUk ez die erabili ahalko dutenaren bermetik eman, salatu dutenez.
Ikasle Abertzaleak, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Guet taldeek Magisteritza Fakultateko 1. mintegia okupatu zuten atzo, otsailak 22, antolakuntza politikorako espazio baten beharra asetze aldera. Arratsaldean, bi aldiz bildu ziren antolakundeetako ordezkariak dekanotzarekin. Oraingoz, adierazi dute EHUk ez diela gela erabili ahalko dutenaren bermerik eman.
EHUren psibotasuna salatzeko eta gela bat ematea exijitzeko kontzentrazioa burutu dute IA, UIB eta GUETeko kideek goizeko 10:30etan Magisteritza fakultatearen sarreran. Hor “zabaldu mila ate, gela lortu arte” zein “ateak ireki antolakuntzari” bezalako lemak entzun dira. Goizean goizetik, klase pasak eta esku orri banaketak egiten aritu dira ikasleriari gertatutakoa sozializatu eta gela lortzearen beharra azpimarratu zein prozesu honetan parte hartzeko deialdia luzatzeko.
Kontzentrazioaren ostean, eserialdia egiten ari dira magisteritzako dekanotza taldea bilduta dagoen gela parean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!