Kontrol sozialaren aurka eta zerbitzu publikoen defentsan mobilizatu dira Araian
40 lagunek hartu zuten parte igandean Araian egindako elkarretaratzean, Ostalaritza sektoreak bizi duen egoera larria ere salatu zuten bertan.
Gasteizen larunbat eguerdian egin bezala, aldarrikapen berdinekin atera ziren kalera Araiako bizilagunak igandean. “Haserrea, nekea eta tristura” adierazi zuten mobilizaziora batu ziren herritarrek, izan ere kontrol soziala eta kaleen “militarizazioa” areagotuz doan heienean zerbitzu publikoak ahaztuak dituzte agintariek.
Zainketa eta elkarlana erdigunean jartzeko deia egin zuten Araiako plazatik. Ostalarientzako ere elkartasun mezuak izan zituzten bertan; “sektoreak bizi duen egoera larriaren aurrean“.
“Bizitzen defentsan”, 10 neurri luzatu zizkieten instituzio publikoei Araiako mobilizazioan:
- Zerbitzu publikoak indartu: osasuna, hezkuntza, zaintza, … baliabidez hornitu!
- Biltzeko eta antolatzeko baliabideak bermatu
- Bizitzeko oinarrizkoak diren baliabideak bermatu: ura, argia, elikadura, gasa eta etxea.
- Etxegabetxeak, alokairuak eta hipotekak bertan behera gelditu
- Lan baldintza duinak bermatu
- Zaintza integral, indibidual zein kolektiboari heldu
- Isolamenduak dakarren indarkeria matxista eta LGTBI-fobikoari aurre egiteko baliabideak ezarri
- Pertsona guztien erregularizazioa bermatu. Atzerritartasun legea baliogabetu betiko.
- Erantzunkizun eta ardura politikoak hartu. Kriminalizazioa eten.
- Kontrol poliziala eta soziala bertan behera utzi
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!