Konpost talde gasteiztarrak lehen diskoa argitaratu du
Taldearen izen bereko diskoan 10 kantu jaso dituzte eta Erraia diskoetxearekin kaleratuko dute. Martxoaren 13an aurkeztuko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Txerra Bolinaga, Ruben Sanchez, Bingen Mendizabal eta Jon Aranburu musikariek osatzen dute Konpost. Hamaika proiektutan aritutakoak dira guztiak, besteak beste Hertzainak, RIP edo Stockholm S.
Duela hiru urte hasi ziren biltzen, zenbait emanaldi eskaini dituzte Euskal Herrian barrena eta orain, bestelako koordenada musikaletan kokatzen den diskoa argitaratuko dute.
Diskoa 2019an hasi ziren grabatzen Joseba B. Lenoir musikariaren gidaritzapean eta pandemiaren erruz, nahi baino gehiago atzeratu da. Bertan, 10 kantu bildu dituzte eta laster entzun ahalko dira zuzenean.
Lehen geltokia, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan martxoaren 13an. Diskoa Erraia diskoetxeak kaleratuko du eta diseinuaz Albaro Zirriborro artista arduratu da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!