Komunikazio Gerrillak Jon Ander Resaren jazarpena salatu du
Abenduaren 10ean, GAZTEIRAULTZA.INFO-k antolatutako komunikazio jardunaldietako tailerretan, partaideek, errepresioaren inguruko performance bat grabatu eta bideoa muntatu zuten. Azpian daukazuen lana jardunaldi horietan egindakoa da eta Jon Ander Resa gazte gasteiztarraren kasua erakusten du. Gasteizko gazte honek, 2009an, lagunak salatzeko kolaborazio eskaintza jaso zuen Ertzantzaren aldetik, eta ordutik aurrera atxilotua izateko arriskuan dago.
Gazteria ez da kikiltzen!
GAZTE 1 + EZ!!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!