Koldo Sanz (LAB): “CAFeko Langile Batzordeak eskatu bazuen ere, oraingoz enpresa ez da lizitaziotik erretiratu”
Hala Bediko Uhintifada saioan Koldo Sanz elkarrizketatu dute, LAB sindikatuko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna. CAF enpresako Langile Batzordeak aho batez adierazi zuen Jerusalemen egitekoa den tranbia eraikitzeko lanetan ez zutela parte hartu nahi, tranbiak Palestinako lurralde okupatuak hartuko dituelako.
Koldo Sanzek langileek hartutako erabakiaren nondik norakoak kontatu dizkigu, eta jakinarazi du, oraingoz behintzat, enpresak ez duela jakinarazi tranbiaren lizitaziotik erretiratu denik. Palestinaren Askapenerako Erakundeak bere esker ona adierazi zien CAFeko langileei, agiri honen bitartez.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Koldo Sanz (LAB): "CAFeko Langile Batzordeak eskatu bazuen ere, oraingoz enpresa ez da lizitaziotik erretiratu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!