Koldo Mitxelena institutuko langileek elkartasuna adierazi diete Altsasuko gazteei
Koldo Mitxelena institutuko zenbait langilek proposamen bat eraman dute aurrera azken egunotan: Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko keinu bat egitea.
Horretarako, langileen artean guztira 30 sinadura bildu dituzte: irakasleak, administrazioko kideak...
Hala Bediri adierazi diotenez, Altsasuko gazteei babesa testua sinatu dute. Bertan irakurri daitekeenez, “euren desadostasuna adierazi nahi dute Altsasuko gazteei azken epaimahaiak ezarritako zigorrarekin eta atxilotzeko garaian emandako tratatuarekin”.
Gainera, jendartea “honen inguruko hausnarketa sakona egitera” gonbidatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!