Koldo Camon (Mendiolako kontzejua): “Arrain handiak txikia jan nahi izatea izugarrizko begirune falta da kontzejuekiko”
Olarizuko gurutzea Mendiolako kontzejuaren jabetzakoa dela aldarrikatu zuen kontzejuak.
Aspaldi erakutsi zuen Mendiolako kontzejuak asmoa Olarizuko gurutzea erretiratzeko, oroigarri frankista zela argudiatuta. Ordutik Gasteizko Udalarekin gatazkan sartuta dabil, horretarako eskumena zeinek daukan argitu beharrean daudelako. Pauso bat eman zuen horretan Mendiolako kontzejuak joan den igandean, gehiengoz erabaki baitzuen gurutzearen titulartasuna kontzejuarena dela. Gasteizko Udalak eta Arabako Aldundiak bi hilabeteko epea daukate orain helegitea jartzeko.
Koldo Camon Mendiolako bizilaguna da, eta kontzejuak Olarizuko gurutzearen afera kudeatzeko sortu zuen batzordeko kidea. Hizpidean izan dugu gaur, eta gurutzearen aferaren bilakaera eta gaurko egoera kontatu dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Koldo Camon (Mendiolako kontzejua): "Arrain handiak txikia jan nahi izatea izugarrizko begirune falta da kontzejuekiko"00:19:53
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!