Koldo Alzola (Freedom Juani Rishmawi): “Israelgo erregimenak Palestinako GKEei exijitzen die indar okupatzailea onartzea, eta Health Work Commitees erakundeak ez du onartzen, horregatik daude jomugan”
Giza eskubideen ekintzaile eta Hala Bediko kolaboratzailea bahitu egin dute indar sionistek.
Juani Rishmawik 30 urte daramatza Palestinan bizitzen, eta Health Work Commitees elkarteko kidea da. Israelgo erregimenaren indarrek bahitu egin zuten Juani duela bi aste, martxoaren 8an elkarte bereko beste bi ekintzaile atxilotu ondoren.
Koldo Alzola Hala Bediko kideak kontatu digu gehiago bahiketari buruz eta Juaniren lanari buruz. Elkartasun keinu ezberdinak antolatu dira Euskal Herrian eta espainiar estatuan zehar. Bihar, apirilaren 30 ostirala, elkarretaratzea izango da Gasteizen, 19.00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Koldo Alzola (Freedom Juani Rishmawi): "Israelgo erregimenak Palestinako GKEei exijitzen die indar okupatzailea onartzea, eta Health Work Commitees erakundeak ez du onartzen, horregatik daude jomugan"00:21:19
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!