Klase feminismoa lantzeko jardunaldiak antolatu ditu JARKI antolakundeak iraileko lehen asteburuan
Asteburu honetan, irailak 4 eta 5, klase feminismoarekin lotutako hitzaldi eta solasaldi ugari antolatu ditu JARKI Antolakunde Iraultzaileak. Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean izango dira jardunaldiak.
Klase feminismoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu JARKI antolakundeak iraileko lehen asteburuan. Hitzaldi, solasaldi eta ekitaldiek osatzen dute, besteak beste, programazioa eta Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean egingo dira. Horretaz gain, kontzertu akustikoa izango da Gaztetxean larunbatean. Espazio bietan aforoa mugatua izango da, jendea iritsi ahala, bete arte.
Antolatzaileek azaldu dutenez, JARKI Antolakunde Iraultzaileak askotariko zapalkuntzen aurka borrokatzeko helburua du eta horietako bat da emakume langileen zapalkuntza. Horren aurrean erantzuna emateko nahitaezkotzat dute zapalkuntza horrek zertan datzan ulertzea, eta helburu horrekin antolatu dituzte jardunaldiak.
Jardunaldien programazioa
Irailak 4, larunbata
10:30 Harrera eta aurkezpena egingo da.
11:00 Emakume langilearen auzia. JARKI antolakunte iraultzaileak emakumearen zapalkuntzaren inguruan duen posizionamendua azalduko da.
16:00 Euskal langile andreak: lana, bizi estrategiak eta baldintzak XX. mendean zehar. Lurdes Rodriguez Landak emanda.
18:00 Emakume langileen ekarpena Euskal Herriko langile borrokari. Emakume langile ezberdinek Euskal Herriko lan arloko borroka ezberdinen esperientzien inguruan hausnartuko dute: Martxoak 3, Adinekoen Egoitzak eta Garbiketa.
20:00 Kontzertu akustikoa Gaztetxean
Irailak 5, igandea
11:00 Hiri edo herri baten analisi feminista. Maribel Egizabal Suarezen eskutik.
12:30 Gaueko sorginak. Emakume sobietarren borroka. Josetxo Otegi Arrugaetak emanda.
16:00 Emakumea eta kartzela. Rosi Arana, Agurtzane Ezkerra eta Eider Uruburu emakume preso ohien parte hartzearekin.
18:30 Ekitaldi politikoa
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!