Kimetz Mtz. Jordan (Ramiro de Maeztu Eskola): “Ikasle askok azterketak gainditu bai euskaraz, baina ez ziren gai elkarrizketa bat mantentzeko”
Abenduaren 13an ospatuko dute Oionen I. Liburu eta Disko azoka.
Hezkuntza eredua pixka bat aldatuta, proiektuka lan egiten hasi ziren Oiongo Ramiro de Maeztu Eskola Publikoan, ikasgaiak banatuta landu beharrean. 2018-19 ikasturtean hasi ziren honekin, eta beste pauso bat eman nahi izan dute orain. Lehen hiruhileko honetan landutako gaiekin jarraitzeko, Liburu eta Disko azoka bat antolatu dute Oionen, ikasleen lanak eta idazle, musikari eta artista ezberdinak izango dituzte bertan.
Kimetz Martinez Jordán Ramiro de Maeztu Eskolako ikasketa burua da, eta hezkuntza eredu honen abantailez eta ostiral honetako azokari buruz hitz egin digu, Hizpidean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Kimetz Mtz. Jordan (Ramiro de Maeztu Eskola): "Ikasle askok azterketak gainditu bai euskaraz, baina ez ziren gai elkarrizketa bat mantentzeko"00:08:31
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!