Kike Fernandez de Pinedo (EH Bildu): “Uste dugu akordio onargarria dela”
Arabak aurrekontuak izango ditu 2017an EH Bilduk eta EAJ-k akordioa lortu ondoren. Kike Fernandez de Pinedok, EH Bilduko Arabako batzarkideak, ontzat jo du EAJ-rekin lorturiko akordioa. Hainbat gauza lortu eta aurrerapausuak eman direla uste du: “Pozik gaude lortutakoarekin”. Hala ere, urtean zehar adostutakoaren jarraipena egingo dutela dio.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!