Kike Fernandez de Pinedo: “Barrongo urtegia egiteko bideragarritasun-planik ere ez dute egin, eta legez kanpoko ere izan daiteke”
Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko Arabako batzarkideak Barrongo urtegiari buruz egindako jardunaldietan parte hartu zuen joan den azaroan. Aipaturiko urtegiaren aurkako jarrera du EH Bilduk, baina jardunaldiotan aldeko zein aurkakoek hartu zuten parte, eta hainbat txosten aurkeztu ziren proiektua auzitan jartzen zutenak. Jardunaldien aurretik, parte-hartze prozesua ere egin zuten urtegiaren eraginpeko herrietan, eta agerian geratu zen gaiaren inguruko informazio falta.
Horrez gain, EAJ eta PSEren Foru Gobernuak aurrekontuak PPrekin adostu izanaz ere mintzatu gara EH Bilduko bozeramailearekin, aurreko bi urteetan EH Bilduri esker atera baitura aurrera Arabako aurrekontuak.
-
Hizpidea: Kike Fernandez de Pinedo: "Barrongo urtegia egiteko bideragarritasun-planik ere ez dute egin, eta legez kanpoko ere izan daiteke"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!