Kike Amonarriz (Haurren aurrean helduok heldu): “Haurrei euskaraz egitea ikaragarri garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua da haurrek zer ikusten duten, parkean inguruan dauzkaten helduek haien artean euskaraz egitea”
Haurren erreferentziazko helduen hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa proposatu dute, abenduaren 5a arte.
Euskaltzaleen Topagunetik, lekuan lekuko eragile askorekin elkarlanean, ariketa sozial berria proposatu dute. “Haurren aurrean helduok heldu” izeneko dinamika proposatu dute, haurren inguruan helduen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu. Euskaraldiaren antzera, epe zehatz batean antolatuko dute ekimena, astelehen honetan jarri zuten martxan eta abenduaren 5a arte iraungo du. 80 herritik gora batu dira ekimenera.
Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariarekin hitz egin dugu Hizpidean. “Haurren aurrean helduok heldu” ekimenari buruz, hizkuntzen transmisioaz, motibazioaz, marrazki bizidun eta ikus-entzunezkoei buruz, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Kike Amonarriz (Haurren aurrean helduok heldu): "Haurrei euskaraz egitea ikaragarri garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua da haurrek zer ikusten duten, parkean inguruan dauzkaten helduek haien artean euskaraz egitea"00:33:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!