Tertulia | Kazetariak: okupazioa, euskaraz bizitzeko esperientziak, Hiriko kasua
Zurine Rodriguez eta Xabier Izaga izan dira gaur Hala Bediko estudioetan tertulian, eta Dani Trujillano, telefonoz. gasteizen beste eraikin bat okupatu dutela-eta, bizi-eredu berriak izan dituzte hizpide. Aiaraldea, 6.000 lagunen aho eta belarriak aktibatu nahi dituzte, eta euskara hutsez bizitzeko esperientzien onuraz ere jardun dute. Azkenik, Hiriko kasuaren jarraipena egin dute, ustelkeria kasuen inguruan dagoen datu falta salatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!