Kaukaso ezagutzen, Martxelo Diazekin
ENTZUN: {audio}110218kaukaso.mp3{/audio}
Martxelo Diaz, Zebrabideako nazioarteko adituak Kaukaso aldera eraman gaitu aste honetan. Ziurrenik, gutako gehienok euskararen jatorria izateko teoriengatik, soilik, ezagutzen dugu Kaukaso, baina somatuko dugu hori baino zeozer gehiago ere badela. Hainbat herri barnebiltzen ditu zonalde menditsu honek: Georgia, Hego Osetia, Azerbaian, … eta errusiar federaziopeko beste zenbait errepublika, tartean, Txetxenia ere bai.
Horrela irakurrita, konturatzen hasi gaitezke zein leku sensiblea den Kaukaso.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!