Karlos Trenos (Gladys Gogoan): “Tiro de gracia eman zioten Gladysi, burutik 3 zentimetrora”
Omenaldi ezberdinak daude antolatuta Donostian Gladysen omenez.
1979ko ekainaren 3an Espainiako Poliziak Gladys del Estal ekintzaile donostiarra hil zuen Tuteran. 40 urte bete dira erahilketa honetatik, eta bere memoriak bizirik dirau.
“Gladys Gogoan” elkarteko Karlos Trenorrekin hitz egin dugu Hizpidean, bere kidea izandakoarekin. Gladysen memoria gogora ekarriz, bere pertsonaz eta balio sinbolikoaz hitz egin dugu, besteak beste.
Karlosek “Gladys eta Gidari Mozkorra” testua idatzi du Eguzki talde ekologistaren web orrian, Gladysen omenez. Hemen irakurri dezakezue.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Karlos Trenos (Gladys Gogoan): "Tiro de gracia eman zioten Gladysi, burutik 3 zentimetrora"00:13:02
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!