“Kantuaren bila joan nahiz gehiago, sonoritatea bilatu baino”
Ostegun honetan, Joseba Irazoki eta Lagunak banda beratarra Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da Senegaleko Elh Malick musikariarekin batera
Joseba Irazoki musikaria Euskal Herrian dugun gitar-jolerik ipurterrenetakoa dugu, zalantzarik gabe. Geldirik egoten ez dakien horietakoa da. Atom Rhumba, Nacho Vegas, On Benito, Bash(o)an eta bestelako proiektuetan aritu bada ere, bere bakarkako ibilbidean aurrera egiteko parada ere izan du. Gauzak horrela, 2014an “Joseba Irazoki eta Lagunak” diskoa kaleratu zuen eta 2018an “Zu al zara?” artelana, bata zein beste Bidasoako Bidehuts zigiluarekin. Azken hau izan dugu batik bat elkarrizketan mintzagai, bestelako kontuak ahaztu gabe.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!