Kalera atera ziren atzo Zabaleko ikastetxearen itxieraren kontra
Zabaleko Bizirik! plataformak deituta, ehunka lagun mobilizatu ziren igandean eskola publikoaren defentsan. Eskola txikien beharra aldarrikatu zuten, baita eskola publikoak "guztion eskola" direla ere.
Amurrioko Zabaleko Ikastetxearen itxieraren kontra mobilizatu ziren San Jose auzoko familiak eta hezkuntza zentroko komunitatea.
Ikasleak, gurasoak eta irakasleak ez ezik, Aiaraldeko hainbat eskola publikoko kideak batu ziren deialdira; Lamuzatik, Urduñatik eta Mendikotik. Euskal Eskola Publikoa aldarrikatu zuten guztiek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!