Kalejira-pikete informatiboa egin du gaur LAB sindikatuak Gasteizen
Biharko apirilaren 22ko EAEko zerbitzu publikoetako greba berotzeko, kalejira-pikete informatiboa egin du gaur LAB sindikatuak Gasteizen.
Gaur, apirilak 21, eta apirilak 22ko grebaren aurretik, LAB sindikatuak kalejira-pikete informatiboa egin du goiz osoan Gasteizen, hainbat erakunde publikotatik pasatuta (Udala, Aldundia, Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzako Bulegoak, Emakunde…, besteak beste). Era berean, aurreko egunetan (martxoaren 30ean eta apirilaren 15ean) milaka langilek kontzentrazioak egin zituzten greba deitzen duten sindikatu guztiek deitutako EAEko ehunka lan zentroetan zerbitzu publikoen defentsan, enplegu publikoa sortzeko eta aldi baterako langileak finkatzeko aldarrikapenekin.
Apirilak 22ko greba egunean parte hartzeko deia luzatzen diete zerbitzu publiko langile guztiei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!