“Ibarrolaren aurkako mendeku judizial baten aurrean gaude: asmatutako arkitektura judiziala erabili dute zigortzeko”
Julen Ibarrola amurrioarrari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote errotulagailu batekin margoketak egiteagatik: datorren igandean, otsailak 11, sartu beharko da Basauriko espetxera. Julen Libre plataformako Galderren irudiko, baina, gazte konprometitu baten aurkako zigorra da, Ibarrolak beste hainbat epaiketa izan baititu, eta guztietan absolbitu dute. Aiaraldean azken boladan izandako eraso errepresiboak salatu ditu ARABA HIZPIDEn egin duen elkarrizketan.
-
Hizpidea: "Ibarrolaren aurkako mendeku judizial baten aurrean gaude: asmatutako arkitektura judiziala erabili dute zigortzeko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!