Jule Goikoetxea (BIBA Teoria Kritikoa): “Estatuen kontzeptua eta praktika estatalak berkontzeptualizatu behar ditugu”
Urriaren 9a eta 11 bitartean, Nosotrxs Nazioarteko Nareak III. hizketaldi euro-latinamerikarra antolatu du, Donostian, “Ekubideak, nazioak, estatuak eta mugak” izenburuarekin. Horren inguruan mintzatzeko Jule Goikoetxea izan dugu Hizpidean.
Estatuaren kontzeptua eta praktika estatalak berkonzeptualizatu behar ditugula aipatu du, bestala neoliberalismoak oso azkar irabaziko baitu, ezkerreak eduki duen estadofobia dela ere. Bertzetik, nazioen eta mugen birkontzeptualizazioa ere egin behar dela azaldu digu, horiek oso zabalak dire argudiatuz.
Hizketaldian feminismoak edukiko duen garrantzia ere azaldu du, hainbat ponentzia eta eztabaida gaiaren inguruan izango baitira.
Akitzeko, hizketaldira bertaratzeko gonbidapena zabaldu die entzulei.
-
Hizpidea: Jule Goikoetxea (BIBA Teoria Kritikoa): "Estatuen kontzeptua eta praktika estatalak berkontzeptualizatu behar ditugu"00:12:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!