Judimendiko jaiak ikuspegi feministatik; erasoen aurkako plangintzatik haratago
Aurreko urteko esperientziatik abiatuta, aurtengo Judimendiko jaiak lantzeko neska* gazte tade bat biltzen hasi zen orain dela hilabete batzuk. Hausnarketa eta planteamendu askoren ostean, datozen egunetarako ekimenak eman dituzte jakitera.
Ekainaren 18an, astelehenean, Gazte Aste Kulturalaren baitan, 10:30ean hasiko dute ‘Judimendi morez margotzen’ eguna, “Ahalduntze feministarako bidean” tailerrarekin SUmendi Gazte Espazioan. 14:30ean tupper bazkaria eta kafe/yoga sesioak egingo dituzte parkean. Eta 17:30ean ,”Ligoteo jatorra” tailerra egongo da SUmendin -azken hau mistoa izango da-.
Horretaz gain, ekainaren 21ean, txosnagunea irekiko duten egunean, emakumeen* manifestazioa egingo dute: 18:45ea hasiko da San Juan elizatik: beltzez jantzita eta zapiarekin joateko deia egin dute. Hala ere, gizonentzako mobilizazio bat ere izango da, baina lehen lerroa nesken* esku geratuko da.
Auzoetako eta Gasteizko jai guztietan bezala, eraso sexisten aurkako telefonoa egongo da eskuragai txosnagunea irekita egongo den egunetan (ekainaren 21etik 23ra): 688 744 411 da telefono-zenbakia. Gainera, aurten ere etxera emakumeak* taldean eta batera joateko turnoak egingo dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!