Judimendiko Gazte Asanbladak 20 urte bete ditu
20 urte igaro dira Judimendiko Gazte Asanblada sortu zenetik. Urteurrena ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute datorren maiatzaren 23rako.
Judimendiko Gazte Asanbladak 20 urte bete ditu. Etxetxoa tabernan egin zuten lehen asanblada eta ordutik dozenaka gaztetrentzako topaleku izan da. Usrte guzti hauetan lehenengo asanblada horrek irekitako bide berdinetik jarraitu dutela azaldu dute egungo asanbladako kideek, beste auzo eredu bat helburu.
Gauza asko atera dituzte aurrera Judimendiko Gazte Asanbladako kideek azken 20 urtetan: Gazteentzako espazioak aldarrikatu eta lortu dituzte, auzoko jai herrikoien antolakuntzan izan dira, kaleak hartu dituzte eta “komunitate polit bat sortu izana” azpimarratu dute.
Maiatzaren 23an egun osoko egitaraua
20 urteko ibilbidea “gogoratzeko, borrokatzeko, elkar ezagutzeko eta ospatzeko” egun osoko egitaraua antolatu du Judimendiko Gazte Asanbladak datorren maiatzaren 23rako “Bagara, bagatoz, bagoza, Bazatoz?” lelopean. Asanbladako kide ohiak, Judimendiko lagunak eta beste auzoetako kideak ere gonbidatu dituzte zitara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!