Juani Rishmawik atxilotuta jarraituko du eta inputatu egingo Israelek
Apirilaren 13an atxilotu zuten eta orduz geroztik ez da bere aurkako kargu formalik aurkeztu. Israelgo lege militarrak aukera ematen du pertsona bat galdekatua izateko aitzakian 75 egunez atxilotua izateko.
Juani Giza Eskubideen aldeko ekintzailea da eta 35 urtetik gora dira Palestinan bizi dela. Bertan, Health World Committees osasun-erakundean Proiektuen Koordinatzaile lanak burutzen ditu eta apirilaren 13an Israelgo Apartheid erregimenak atxilotu eraman zuen inongo kargu zehatzik egotzi gabe. Orduz geroztik, ez da Juaniren aurkako kargu formalik aurkeztu. Atzo izandako bosgarren saioan, fiskal militarrak egun batzuk eskatu dizkio epaileari inputazioa zehazteko.
Hala bedi Irratiko albiste-zerbitzuetako ohiko kolaboratzailea den Juani Rishmawiren askatasuna aldarrikatzeko atxikimenduak batzeko kanpaina abiatu dute eta kolektibo zein norbanakoek libertadjuani@protonmail.com helbidera bidali dezakete atximendua.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!