Juan Karlos Subijana eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko presoen zigorrak batzeko eskaera artxibatu du Estrasburgok
Euskal presoek eskatu zuten Frantzian betetako zigorrak aintzat hartzeko Espainian bete beharrekoak kalkulatzean. Lopez de Abetxuko kalean dago jada.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak artxibatu du 19euskal presok Frantzian betetako zigorrak Espainiakoekin batzeko egindako eskaria. Tartean daude Juan Karlos Subijana eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko gasteiztarrak, baina bigarrena aurreko uztailean atera zen Villabonako espetxetik, aurretik Frantziako kartzeletan giltzapetuta egon ostean: 30 urte inguru egin zituen kartzelan.
Kepa Pikabea presoak egin bezala, beste 19 euskal presok ere jarria zuten salaketa, baina haiek erretiratzeko asmoa agertu zuten, aurreko ebazpenak ikusita. Estrasburgok, azkenean, artxibatu egin ditu kasu horiek, argudiatuta ez dagoela Giza Eskubideen Ituneko eskubideei eragiten dien “egoera partikularrik”.
Juan Karlos Subijana, ‘Txanpi’ 2004an atxilotu zuten eta 28 urteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten.
Espainian zigorra betetzen ari diren preso askok badituzte Frantziako espetxeetan betetako zigorrak. Espainiak, ordea, muzin egin dio behin eta berriro Europatik etorritako irizpidea betetzeari. 2014ko abendura arte ez zuen agindua bete, eta zuzentaraua bere legerian txertatu zuenean, hainbat baldintza eta epe ezarri zituen Espainiak; praktikan, ezinezko egin zuen euskal presoek zigorra batzeko aukera izatea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!