Josu Santamarina (Memoria Gara): “Kontaktuak izan dira instituzioekin, baina faltan botatzen dugu gardentasuna eta koordinazioa”
"11an 11etan" jardunaldiak burutu zituzten San Frantzisko eliza Memoria Gune bilakatzeko proiektua lantzeko.
Memoria Gara dinamikak beste pauso bat eman zuen abenduaren 11an. Urteak daramatzate San Frantzisko de Asis eliza Memoria Gune bilakatzeko eskatzen, eta aurrekoan proiektua garatzen jarraitzeko jardunaldiak egin zituzten.
Josu Santamarina Memoria Garako kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu jardunaldietan landu zituzten oinarriak. Elizak daukan balio arkitektonikoa, arkeologikoa, pedagogikoa eta memoriala goraipatu eta edukiz bete zituzten, eta sakontzen jarraitu zuten bertan gauzatu beharko litzatekeen proiektua. Instituzioekin eta elizarekin izandako harremana eta aurrera begirako asmoak ere azaldu dizkigu Santamarinak.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Josu Santamarina (Memoria Gara): "Kontaktuak izan dira instituzioekin, baina faltan botatzen dugu gardentasuna eta koordinazioa"00:24:12
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!